XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SUSAN - Bikote zoragarria da. Mutila barrualdetako dekoratzailea da.

(Allan, Susanen ondoan, besaulkian eseri da).

ALLAN - Etzazu esan... barrualdeak dekoratzea nere afiziotako bat da.

SUSAN - (Inguruari begiraldi bat botatzen dio. Ez da inpresionatuegia gelditzen) Aha!...

ALLAN - Dekoratzaile onaren sekretua, horren itxurarik ez izatea da.

DICK - (Telefonorantz hurbilduz). Dei bat egin behar dut...

LINDA - (Sukaldetik sartzen da, ur pittar bat eta ontzi bat bete jelarekin, bar-gainean ipintzen ditu). Kaixo...

SUSAN - Kaixo... Linda... LINDA - Zer? SUSAN - Zer bota duzu?, jazmina larrosa edo biak nahasiak.

LINDA - Nik? (Linda eta Allan, batera konturatzen dira. Lindak elkarrizketa desbideratzen du). Zerbait hartu nahi? DICK - J ampamp; B.

SUSAN - Nik martini bat, mesedez.

ALLAN - Nik, betikoa. (Lindak, harrituta begiratzen dio). Bourbon-soda.

(Linda, bar-era hurbiltzen da kopak zerbitzeko asmotan).

SUSAN - Ah, Bourbon-zalea zara! ALLAN - Bai, baina neurtzen saiatu behar dut. Egunean ia boteila erdia edaten dut...

DICK - Bai, Christie jauna naiz...